top of page

KAROI
DEBAGOIENEKO ANTZERKI JAIALDIA

22-01-29_edited.jpg

KAROI 2023

 

Urriaren 20tik abenduaren 3ra burutuko da Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren II.edizioa. Orainguan, Antzuolan, Aretxabaletan, Bergaran eta Oñatin ospatuko da. 

Tailerrak, ikusle klubak, mahai-ingurua, antzezlanak... eta beste hainbat ekimen hilabete eta erdiko programaketan. 

ANIMATU ETA GOZATU ANTZERKIAZ UDAZKEN HONTAN!

Zer da KAROI?

 

DAP Plazara! lan lerroaren barruan KAROI jaialdia sortu du Debagoieneko Antzerki Plataformak 2022an. Lehenengo edizioa 2022ko urriaren 23tik azaroaren 26ra burutu zen, Antzuola egoitza nagusi izanik. 

Hilabeteko programaketaren bidez, antzerkia herritarrengana gerturatu nahi da, formatu ezberdinetan, publiko parte-hartzaile eta kritikoa sustatuz. 

 

Baina, Karoi, esango duzue, zergatik KAROI? 

 

Kare-harriz inguratuta gaude, kare-harriaren gainean sortu ditugu Debagoieneko herriak. Gure aurrekoek, kare-harri hau erabiltzen eta eraldatzen jakin zuten. Hotza eta gogorra den materiala emankor egiten jakin zuten. Gure mendietan sakabanatuta dauden karoiei esker, baratzerako ongarria, janaria kontserbatzeko modua edo etxeak babesteko bidea aurkitu zuten. 

 

DAPekook KAROI antzerki jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure etxea den Debagoiena eraikitzen jarraitzeko. 

 

Hala bada, karoi berri bat inauguratu dugu , KAROI jaialdia. 

bottom of page