top of page

Debagoieneko Antzerki Plataforma

Deialdiak

Irekita

Deialdi iraunkorrak

7f56c05a-26b1-4396-af35-585cbbd6348f.jpg

ANTZERKI PROPOSAMENAK JASOTZEKO DEIALDI IRAUNKORRA

IREKITA

Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta profesionalak)

GAIA ETA FORMATUA > Libreak

HIZKUNTZA > Euskara

 

DAPek hainbat ekimen egiten ditu urtean zehar, hori dela eta, deialdi iraunkorra martxan jartzea erabaki dugu. Euskarazko antzerki proposamenak ezagutzea gure lanaren parte dela ulertzen dugu, baina aldi berean, ezin proposamen edo antzerkigile guztiak ezagutu, beraz, zuen proposamenak kontutan hartzea nahi baduzue, bete inprimakia!

_DSF6709 copia.jpg

ANTZERKIGINTZAKO ETA HONEKIN HARREMANTZEN DIREN LANBIDEETAKO PROFESIONALEN DIREKTORIOA

IREKITA

Antzezle, teknikari, diseinatzaile, argazkilari, eszenografo, antzerki irakasle, jantzigile... eta arte-eszenikoei lotutako edozein lanbidetako profesional zein ikasleei zuzendua. 

DAPen beste helburuetako bat antzerkigintzaren inguruan gabiltzan profesionalen sarea izatea ere bada. Hala bada, proiektu askotan lotura ere egiten dugu, askok guregana jotzen baitute antzezle eta bestelako profesionalen bila. Kasu honetan ere, ezin profesional guztiak ezagutu, eta beraz, profesionalen direktorioa sortzea erabaki dugu. Honen bidez, DAPek proiektu ezberdinen eta profesionalen arteko zubi izaten jarraitzeko aukera izango du, baina askoz ere modu zabalagoan. 

Animatu eta eman izena!

Hurrengo deialdiak (oraindik ireki gabe)

Deialdi hauetan aldaketak egon daitezke.

Pasatakoak

antzuolaaaaa_edited.jpg

KAROI 2022 - Sormen egonaldia Antzuolan

EPEA - URRIAK 9

Debagoieneko antzerkilariei zuzendua. 

GAIA ETA FORMATUA > Libreak

HIZKUNTZA > Euskara

EGONALDIA > 2022ko azaroa. Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da. 

DSC_0731_edited.jpg

SORMEN EGONALDIAK 2023 - Elgeta

EPEA - URTARRILAK 20tik OTSAILAK 5era

Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta profesionalak)

GAIA ETA FORMATUA > Libreak

HIZKUNTZA > Euskara

EGONALDIA > 2023ko otsailak 22tik martxoak 31ra.

 

Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da. 

Sormen egonaldiak 2023 Elgeta irudia.jpg

SORMEN EGONALDIAK 2023 - Antzuola

EPEA - URTARRILAK 27tik OTSAILAK 10era

Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta Debagoiendarrak)

GAIA ETA FORMATUA > Libreak

HIZKUNTZA > Euskara

EGONALDIA > 2023ko otsailak 27tik martxoak 31ra.

 

Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da. 

IMG_0363_edited.jpg

AFIZIOZ 2023 | Debagoieneko Antzerki Amateur Lehiaketa  - Elgeta

EPEA - URTARRILAK 27tik OTSAILAK 12ra

Euskal antzerkilari amateurrei zuzendua

GAIA ETA FORMATUA > Libreak

HIZKUNTZA > Euskara

LEHIAKETA > 2023ko martxoak 11, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian 

Lehiaketaren helburua euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, antzerkia modu amateurrean lantzen duten taldeen jarraitasuna bultzatzeaz gain.


Guztira 5 eta 8 antzezlan artean aukeratuko dira (iraupenaren arabera) lehiaketan partehartzeko.

Info guztia: https://www.dap.eus/afizioz 

bottom of page