top of page

Añenak publikoari

Buselektrikue Antzerki Taldea

11/3/23, 17:00

Bermeo

SINOPSIA

"Zuek ikusiko duzuena ez da antzezlan bat. Gau honetan ez da komedia bat antzezten. Ikusteko ezer ez duen ikuskizun bat ikusiko duzue.”

Bukatu dira amets egiteko istorioak, bukatu dira sentimendu merkez hornitutako aktoreak, bukatu da kontaketa lineala, bukatu da antzerkia. Bukatu da antzerkia, behingoz antzerkiarekin hasteko.

FITXA ARTISTIKOA

Testua: Peter Handke.
Itzulpena: Buselektrikue taldea.
Zuzendariak: Jon Ander Urresti eta Eneritz Artetxe.
Antzezleak: Iñaki Lauzurika, Gaizka Aurrekoetxea, Biotza Zabala, Adiran Casina, Miren Goienetxea, Agor Güena, Iker Gonzalez, Leire Balenciaga, Marijose Altonaga, Arantza Gotxi.

BUSELEKTRIKUE ANTZERKI TALDEA

2011. urtean Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak antzerki tailer bat aurrera eramateko erabakia hartu zuen. Horri esker, bermeotarrek euskaraz antzerkira hurbiltzeko aukera paregabea izan dute azken hamabi urteetan zehar. Harrez geroztik, tailek horretatik hainbat pertsona igaro dira adin zein ezaugarri ezberdinetakoak.

Tailerra aurrera eramateaz gain “Buselektrikue” antzerki taldeak hainbat ekintzetan parte hartu izan du; San Juan Bezperako eguneko “Balkoitik balkoira” ekimenean, Olentzero eta Mari Domingiren etorreretan, “Kalinpan” pertsonaiaren inguruan, Gernikako bonbardaketaren urteurrenetan, Mungiako antzerki topaketa amateurrean... Beti ere, antzerkiaz gozatzeko asmoarekin eta, ahal den heinean, herrigintzan gure aletxoa jarriz.

Gaur egun antzerki talde amateur bat osatzen dugu eta gure lehen aste kulturala antolatu genuen iaz, euskal sortzaile ezberdinak Bermeora gonbidatuz. Gure xedea kulturaren bidez herrigintza eta Euskara bultzatzea da. Gurpil ezberdinak martxan jarriz doa aurrera gure Buselektrikue.

Irudiak

bottom of page