
Formakuntza - Ikastaro trinkoak
Debagoieneko Antzerki Plataforma
Amaitutako ikastaroak
IUFALA! PRO
HEZITZAILEENTZAT
​
Gorputz eta emozioetatik antzerkira gerturatzea erreminta pedagogiko modura. Hezitzaile moduan ikasleekin emozioak, sentimenduak… lantzeko pronto egoten gara. Baliteke ikasleekin emozioak landu nahi baditugu, gureak ere landu behar izatea. Hain zuzen ere, ikasleekin imajinatzen dugun prozesu hori profesionalen artean bizitzeko gonbita bat da ikastaro hau.
​
*Ez da esperientziarik behar.
​
IRAILAK 5-8 · ARETXABALETA
Iurgi Etxeberriaren eskutik
ANTZERKI IRAKASLEENTZAKO TAILERRA
​
​
Jerzy Grotowski antzerki maisu handiak zioen antzerkia lapurtzea bezala dela: egiten bakarrik ikasten da.
Hortaz, ikastaro honetan praktikoki antzerkiaren oinarrizko elementuak aztertuko ditugu: gorputza, ahotsa eta emozioa pertsonaiak sortzeko erraminta bezala, bestea organikotasuna lortzeko inpultsu bezala, adimena, talde konposaketa, espazioa eta denboraren moldaketa… Eta guzti hori eszena zehatzetan landuta.
​
Saio bakoitza bi ataletan banatuko da: parterik mardulenean ariketak eta sorkuntzak uztartuko ditugu; bigarren partean, egindakoa analizatuko dugu, ariketa eta proposamen ezberdinen atzetik dauden helburuak eta intentzioak azalaraziz.
​​
2024-25 ikasturtea, hilean asteburu bat
Borja Ruiz Osante-ren eskutik
​
​
KAMERA AURREKO INTERPRETAZIOA
​
Tailer honen ideia aktoreei kamera aurrean antzezteko oinarrizkoak diren kontzeptuak eta gakoak erakustea da. Tailera hastapen bat denez, sarrera bat, lehenik kamera baten aurrean jartzen garenean kontutan hartu beharreko oinarrizko gauzak aztertuko ditugu. Hala nola, zinema antzezpenak duen dinamika ulertzen dugunean, emozioak transmititzeko eta ikasitako testua naturaltasunez interpretatzeko beharreko tresnak aztertu eta landuko ditugu.
​​​
2025eko urtarrilean​
Itsaso Pol-en eskutik
​
INPROBISAZIOA
HELDUENTZAT
​
Gozamena eta dibertsioa bidelagun izanik, antzerki ariketak eta jolasak egiten ditugu, bapateko antzerkigintzako oinarriak zuenganatzeko helburuarekin. Jendaurrean hitzegiteko gaitasunak hobetzeko, sormena lantzeko, interpretaziorako gaitasunak lantzeko edo denborapasarako ere balio du jardun honek.
​
*Ez da esperientziarik behar.
​
MARTXOAK 5 · ELGETA
MARTXOAK 12 · ESKORIATZA
Egoitz Aizpururen eskutik