Lan lerroak
Kulturak eta antzerkigintzak hainbat esparrutan presentzia behar du eta horregatik hainbat esparrutan eragin nahi dugu. Hala, momentu honetan DAPen proiektuan bost lan-lerro ditugu, honezkero bi martxan daude, Formakuntza eta Komunikazioa, eta 2022an zehar beste hirurak martxan jarri nahi ditugu, Bidelagun, Plazara! eta Sormena.
FORMAKUNTZA
Euskarazko antzerki formakuntza zabala eta anitza eskaini nahi dugu, bailarako biztanle guztiei zabalduta, haur, gazte zein helduentzako, hezkuntza formalean eta honetatik kanpo. Antzerkia norberak bere azalean bizitzeko aukera izan dezan, ikusleen eserlekutik mugitu eta geure gorputza erdigunean jartzeko.
PLAZARA!
Euskarazko antzerkiaren aldeko apustuan programaketan ere parte hartu nahi dugu, horregatik, DAPen egiten ditugunak plazara atera nahi ditugu, prozesuok herritarrekin elkarbanatzeko eta antzerkiaren alderdi ezberdinak plazaratzeko. Antzerkiak bailarako herri guztietako kaleak eta antzokiak hartzeko lanean dihardugu, eta bailarako programaketan eragin nahi dugu, udal eta kultur eragile ezberdinekin kontaktuan jarri eta antzerki garaikide eta eraldatzaile baten aldeko apustua egiteko bitartekaritza eginez.
KOMUNIKAZIOA
Egiten dugun guztia eta euskarazko antzerkiaren inguruan egiten den oro komunikatzea oso garratzitsutzat jotzen dugu, bailarako biztanleek ezagut dezaten eta beraien kultur imaginarioaren barruan antzerkia bere formatu anitzetan agertzen has dadin.
SORMENA
Euskarazko antzerki sormena bultzatu nahi dugu, non prozesua izango den garrantzitsuena eta ez emaitza; bideak, egindako lanak, harremank, akatsak eta gatazkak protagonista bihurtuz.
Horretarako euskarazko arte eszenikoetako proiektuak diruz, espazioz eta bidelaguntzaz lagunduko ditugu, eta beraien prozesuaren zati den ekintzaren bat herritarrei eskaintzeko eskatuko diegu, antzerkiaren eta sormenaren alderdi ezberdinek ere tokia izan dezaten kultur programaketan.
BIDELAGUN
Bidelaguntza gutaz gain antzerkiaren aldeko apustua egiten duen edonorekin elkarlana bultzatzeko asmotan sortzen da. Euskarazko antzerkia bultzatu nahi dituzten proiektu eta egitasmoei babesa eskaini nahi diegu, hauek aurrera eramateko ditugun baliabideak eta ezagutzak elkarbanatu oinarri sendoak eraikitzeko eta iraupena zein autonomia bermatzeko.