AFIZIOZ
DEBAGOIENEKO ANTZERKI AMATEURRA
Antzerki amateurren lehiaketa
DAP Plazara! lan lerroaren barruan AFIZIOZ antzerki amateur lehiaketa sortu du Debagoieneko Antzerki Plataformak 2023an. Lehenengo edizioa 2023ko martxoaren 11an egingo da Elgetan.
Lehiaketaren helburua euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, antzerkia modu amateurrean lantzen duten taldeen jarraitasuna bultzatzeaz gain. Antzerki amateurrak jende ugari mugitzen du euskal herrian, sortzaile profesional asko hortik hasten dira, eta beraz, horren aldeko apostua ezinbestekoa ikusi dugu.
Parte hartzen duten talde guztiek katxet-a jasoko dute eta 2.000€ banatuko dira saritan.
Lehiaketan parte hartuko duten antzerki obrak aukeratzeko deialdia irekita dago dagoeneko.
2023ko Martxoaren 11n,
Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

Antzerki amateurren topaketa
EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) rekin batera, Antzerki Talde Amateurren Topaketa antolatu genuen Oñatiko Eltzia Sormen Gunean. Ixiar Garcia bitartekari lanetan izanik, egun osoko egitaraua izan genuen. Goizean zehar dinamika desberdinak egitetik, aurrerago taldeen arteko ideiak eta sentsazioak elkarbanatzera pasatu ginen.





