Behatxulo
SORMEN PROZESUAN DAUDEN ANTZERKI LANEN ERAKUSTALDIA

Zer da BEHATXULO?
DAP Sormena lan lerroaren barruan sortutako programa da Behatxulo. Sormena bultzatu nahi dugu bai, baina horretaz gain, sormen prozesuak herria gerturatu nahi ditugu, ez daitezen oholtza gainean bakarrik gelditu. Prozesuok luzeak eta konplexuak dira, baina aldi berean elkarbanatzeko oso interesgarriak izan daitezke publiko zein sortzaileentzako, prozesua bera elikatu dezakeelako honek.
Hala bada, antzerkia herritarrengana gerturatu, irisgarriagoa egin eta prozesu parte-hartzaileak uztartzeko asmoarekin sortzen da Behatxulo.
Eta zer egiten dugu?
DAPek antolatutako sormen egonaldi guztietan Prozesu irekierak antzolatzen ditugu, hau da, egiten ari diren lanaren zati bat publikoki erakusten da. Erakustaldi honek formatu anitzak izan ditzake, tailerra, hitzaldia, elkarrizketa, irakurketa... Proposamena egonaldia egiten duen taldeak garatuko du, proiektuaren eta hau dagoen fasearen ezaugarrien arabera.
Egonaldietako proiektuez gain, Debagoiena mailan sortutako beste edozein antzerki proiektuk burutzen dituen irekierak lagunduko dira DAPetik.
