top of page

Debagoieneko Antzerki Plataforma

Formakuntza - Ikastetxeetan

IUFALA!!

Iufala!! egitaraua Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasle hauek haur eta nerabezaroaren arteko mugan kokatzen dira, horrek dakarren guztiarekin. Proiektu honen bidez bizitzako garai honek dakartzan kezka eta gatazkak modu arrazional batean landu beharrean, emozioetatik eta gorputzetik lantzea proposatzen dugu, horretarako enpatia, sormena, emozioak adierazteko gaitasuna eta bestelakoak landuz. Ikastaroan maila pertsonalean zein talde-mailan garatzeko aukerak sortzen zaizkie, eraldaketa

eraldaketa sozialean jartzen da fokua eta komunitatean proiektu bat aurrera eramateak dakartzan arrisku eta gatazkak bertatik-bertara biziz, perfekzioa eta bikaintasuna bilatzetik haratago.

 

Gaur egun ikastetxe hauek parte hartzen dute Iufala!-n: San Martin Eskola (Aramaio), Erguin (Arrasateko Herri Eskola), Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta), Luis Ezeiza (Eskoriatzako Herri Eskola), San Martin Agirre Eskola (Bergara), Txantxiku Ikastola (Oñati).

BALIATU

Baliatu egitasmoa DBHko 1 eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Umeak ez diren ikasle hauek, erabakiak hartzeko garaian daude eta hauek defendatzeko beharra ere sentitzen dute. Adin honetan kuriositatea dela oinarrizko ezaugarria eta ordura arte ikasitakoa zalantzan jarri edota garrantziaren arabera sailkatzen dute, eta garai korapilotsua izanagatik heldutasunaren bidaia honetan zinez garrantzitsua da.

Baliatuk dirauen bi ikasturteetan zehar, kontenedore lana beteko du; hau da, ikasleek traban edota soberan dauzkaten barreneko sentimendu eta emozioak jaso eta gordetzea. Antzerkia aldarrikapen tresna bezala erabiliz, guztien energia bideratu eta haien burujabetzaren oinarriak finkatzen laguntzen du: tresna askatzailetzat baliatuko dugu antzerkia, beraz.

OHARRA 

Baliatu, berez, prozesu baten barruan imajinatzen dugu; hau da, Iufala!!ren jarraipen natural bezala. Beraz, Iufala!! bizi izan badute era baten jasoko dute proposamen hau, nahiko gertu bizi izan baitute antzerkigintza. Besteen kasuan, esperientzia ezberdina eta kasu batzuetan zailagoa izango da, baina bideratzailearen bidez zailtasun hauek lausotu eta aurrera egingo da.

Gaur egun ikastetxe hauek parte hartzen dute Baliatun: Arrasateko Lanbide Hastapena, Ipintza institutua (Bergara), Oñatiko institutua, Kurtzebarri institutua (Aretxabaleta), Elkar Hezi Ikastetxea (Oñati), Mariaren Lagundia (Bergara).

Nola sortu dira Iufala!! eta Baliatu?

Iufala! DAPen kide den Iurgi Etxeberriak 2014an jarri zuen martxan Debagoieneko hainbat ikastetxetan eta ostean Baliatu ere sortu zuen. Arrakasta handia izan dute, eta orain DAPen bidez hauek hedatzeko aukera sortu da, antzerkia bailarako haur gehiagorengana iristen delarik.

Ezagutu gehiago Iurgiren webgunea bisitatuz:

bottom of page