top of page

Nortzuk gara?

DAP kideak

Zuzendaritza

Amaia-Castaneda.jpg

Amaia Castañeda

Kidea eta koordinatzailea

Irazan Antzerki Gunean izan zuen antzerkiarekin lehen kontaktua, Supituki antzerki inprobisatu taldearekin. Honen ostean Madrilen kudeaketa kulturala eta berrikuntza sozialeko masterra burutu zuen, eta arlo honetan lanean hasi zen bereahala. Aldi berean antzerkia ikasten egon da hainbat tokitan, irakasle eta teknika desberdinak ezagutuz.

 

DAPeko koordinatzaile moduan dihardu 2021eko urtarriletik. Hau antzerkiko proiektu pertsonalekin eta antzerki distribuzio eta produkzioan egiten duen lanarekin konbinatzen du.

Josu-Zubia.jpg

Josu Zubia

Kidea eta Irazan Antzerki Guneko ordezkaria

Pailazoa, musikaria eta sortzailea. Hezkuntza berezia ikasi zuen eta gero “Euskal Kulturaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen. Honez gain, hainbat proiektu herritar eta kulturaletan parte hartu izan du (Eltzia, Ganbara abesbatza, Ikastetxeak Kantari…).

Gaur egun Potx eta Lotx pailazo taldeko kide da, Euskal Herriko Antzerkizale elkarteko langile, Metrokodroka Sormen Laborategiko kolaboratzaile eta Debagoieneko Antzerki Plataformako kide.

Amaia-Arriaran.jpg

Amaia Arriaran

Kidea

Oihulari Klown antzerki konpainiarekin hasi zen lanean, Virginia Imaz-en zuzendaritzapean, emozio, inprobisazio, presentzia eszenikoa eta ahozkotasunaren arloan etengabeko prestakuntza eskuratuz. Halaber, beste hainbat irakasleekin ezinbesteko prestakuntza jaso du eta beste hainbat antzerki proiektuetan parte hartu du, antzezlari, aurkezlari, sormen eta zuzendari lanak egiten. Ahozkotasun eta antzerkI tailerrak eman ditu, ume, gazte eta helduentzat.

Maitane-Arizabaleta.jpg

Maitane Arizabaleta

Kidea eta Jardun Euskara Elkarteko ordezkaria

2008an Jardun euskara elkartean lanean hasi zen kultur dinamizatzaile lanetan. Gaztetatik izan du sentsibilizazio berezia euskara eta kulturarekiko eta hainbat formazio eta ikastaro jaso ditu  kultura arloan.

2012an sortu zen Bergaran Jardun antzerki eskola eta bertan dihardu dinamizatzaile. 

 

Urtetan Xaxau konpartsan boluntario aritu da eta  Bergarako kultura eta jai batzordean parte hartzen du azkenengo 13 urtetan. Hortaz gain Bergarako kultura mahaiaren sortzaileetako bat ere bada.

Nerea-Atxa.jpg

Nerea Atxa

Kidea

1997tik heziketa fisikoko irakaslea da lehen hezkuntzan. Gorputz adierazpenean haurrekin buru belarri ibili da urte hauetan, eta bitartean, Gasteizeko arte eszenikoen eskolan eta TAE - Porpol-en antzerki ikasketak burutu ditu (2009-2014). Arteko antzerki taldearen sortzaileetako bat da (2013) eta honen kide izaten jarraitzen du gaur egun, tartean Karrika antzerki taldean ere aritu zen. Makina bat proiektutan parte hartu du, antzerkia, euskara, zuzendaritza eta abar landuz. Hauen artean, sormen kolektiboko proiektuak dira gehien maite dituenak.

 

DAPen sortzaileetako bat da.

Olatz-Pagaldai.jpg

Olatz Pagalday

Kidea eta antzerki irakaslea

Getxoko antzerki eskolan burutu zituen antzerki ikasketak (1997-2001). Ordutik aktore independente giza Deabru Beltzak, La PAI, Baleuko, Ene Kantak ... taldeekin dihardu lanean. Disziplina ezberdinak landuz: eskolarteko antzerkian (irakasten eta antzezten), kale antzerkia eta areto antzerkian (2001-2021).  EABk Institutuetan burutzen duen "Sormenean Parte Hartuz" egitasmoan aritu  izan da, Antzerkia eta Terapia uztartuz (2016-2018). EHAZEek bideratutako IKUSLE KLUBEKO antolatzailea da (2021).

 

DAPen sortzaile eta kolaboratzaile sutsua.

eider_edited.jpg

Eider Sanz

Kidea, DAP Formakuntzako koordinatzailea eta antzerki irakaslea

2006an hasi zen antzerkigintzan, Gasteizko Arte Eszenikoen Eskolan (TAE). Sardina Bakalau konpainiako eta Lore Gazteak taldeko kide izan zen

Cuarta Pared eskolan diplomatu zen (Madrilen). Gorputz Adierazpeneko Espezializazio Didaktikoa  eta dantza garaikidea landu zuen Bilboko Mutis espazioan. Suzuki eta Viewpoint tekniken bidez, entrenamenduetan parte hartu du, Michael Stubblefield-en eskutik.

Hainbat lan egin ditu: esaterako, Julian Fuentes Retaren "Pentesilea"-n;  Javier Yagueren "Las Manos"- en; Cuartados Teatro eta Vaiven Teatro-rekin eta sortzaile independente modura. 

DAPeko kide aktibo da 2022tik.

Aliatuak

Iurgi-Etxeberria.jpg

Iurgi Etxeberria

Apropox

Basauriko Antzerki eskolan (1992-1996) antzerki ikasketak burutu ondoren, Kukubiltxo antzerki taldean (1993-2013); lan-taldean buru belarri aritu zen, kide, aktore, erregidore, zuzendari artistiko eta zuzendari laguntzaile  lanetan. Gaur egun (2014-2020) Apropox Sorrmen Iturri sortu eta bertan dihardu antzerkiaren aberastasunak zabaltzen;  ikastetxe, herri eta enpresatan. DAPen sortzaile eta kide aktibo izan da hasieratik. Azken urtean elkarteari lotuta jarraitzen duen arren, zuzendaritza utzi eta bere proiektuan  fokua jartzea erabaki du. 

Apropoxi buruzko informazio gehiago hemen.

Jon-Zubiaga.jpg

Jon Zubiaga “Osoron”

Aliatua

Getxoko Antzerki eskolan ikasketak burutu ostean (1998-2001)  antzerkian, profesionalki, makina bat talde desberdinetan eta bakarka aritzen da, eskolarteko antzerkia, kale antzerkia, antzerki tradizionala eta baita pelikula naiz telesailetan ere, lana uztartuz (2003-2022). Musikari dagokionez, besteak beste Des-kontrol, Gatillazo, Gose eta Anita Parker taldeetako kide izan da eta egun Victimas Club eta Zero taldeetan dihardu (1996-2022). Haur hezkuntzako ikasketak burutzeko denbora ere izan du tartean. DAPeko sortzaile eta kolaboratzailea.

Maider-Alzelai.jpg

Maider Alzelai

Doke Antzerki Elkartea

Ipuin Kontalaria da duela 15 urte eta Arrasateko Doke Antzerki taldeko kidea. Urte guzti hauetan, profesional desberdinekin antzerkia eta ahozkotasunari buruzko formazio jarraia jaso du.

Gaur egun, Doke Antzerki eskolako haur eta gazteen irakasle eta dinamizatzaile bezala dihardu.

Elkarteak

Irazan-LOGO-kolor-azpititulo.jpg

Irazan Antzerki Gunea

Irazan Antzerki Gunea 2015ean sortu zen Oñatin eta antzerkiarekiko interesa duen jendea batu, talde-giroa sortu, eta taldea hau batuaz, antzerkiaz gozatzea du helburu. Antzerkia sortzen da bertan, beraz, lana ez da interpretazio hutsera mugatzen, sorkuntza zutabea da Irazanen.

Irazanen hainbat proiektu jaio dira, esate baterako: Supituki inprobisazio taldea, XUP! gazte antzerki taldea, ZARTA gaztetxoen antzerki taldea, Irazan antzerki eskola… Proiektu hauetatik antzerki obra ezberdinak sortu dira, betiere euskaraz, aipatu bezala sormena baita erro. Momentu hauetan hainbat proiektu martxan daude: ZARTA taldearen "Isiltasunaren gatibu" antzerki obra, XUP! taldearen "Beita" antzezlanean oinarritutako web saila, Amaia Castañeda eta Irene Balzategiren "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama" antzerki obra, eta Patata Soziala Podkast-a. 

Horretaz gain, DAP sarearen parte da Irazan eta antzerki ikastaroak antolatzen dituzte elkarrekin.

Informazio gehiago:

  • Instagram
  • Facebook
Jardun.jpg

Jardun Euskara Elkartea

Jardun euskara elkartea 1990ean sortu zen herriko hainbat euskaltzaleren bultzadaz.

Elkartearen helburu nagusiak Bergaran euskal giroa berpiztea, ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea dira. Horretarako edozein motatako ekintzak burutzen ditu, kultur ekintzak, aisialdi ekintzak, sentsibilizazio kanpainak, etab.

Gaur egun elkartea ia 600 bazkidek, zuzendaritza batzordeak eta langile taldeak osatzen dute.

Garai eta behar berrietara egokituz, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egina du dagoeneko elkarteak. Baina oraindik ere, helburuen betetze mailari dagokionean lan asko dago egiteko eta horretan jarraitzen du Jardunek.

Informazio gehiago:

  • Web
  • Instagram
  • Facebook
algaraz.jpg

Oñatiko Algaraz Ikuskizun Elkartea

2017an sortu zen ALGARAZ helburu zehatz batekin: klownaren kontzeptua ezagutaraztea, klownaren balioak gizarteratzea eta honek dituen erremintak herritarren esku uztea, hazkunde pertsonalerako eta eraldaketa sozialerako.

 

Gaur egun lau pertsonak osatzen dute elkartea: Itziar Arkauz, Josu Zubia, Ander Murillo eta Danel Teran. Klown eta antzerki arloan hainbat formazio jaso dute Oñatiko Irazan Antzerki Gunean, Valentzian, Bartzelonan, Gasteizen… mundu honetako profesionalekin.

 

Aipatutako helburua lortzeko jorratzen duten alor garrantzitsuena klwn ikuskizun familiarrena da. Beraz, urte berean martxan jarri zuten Potx eta Lotx pailazo taldea.

Informazio gehiago:

  • web
  • Instagram
  • Facebook
apropox.jpg

Apropox Sormen Iturri

2014an, Apropox-en oinarriak ezarri zituen. Lantegiko txanda amaitzean, Iurgi Etxebarria Antzerki Hizkuntza eskolarekin jarri zen harremanetan, Bilbo Handiko eskoletan esperientzia handia baitzuen. Bien arteko harremanak Apropox zuzenduko zuten trebakuntzak sortzea erraztu zuen.

 

Proiektua martxan zen! Enpresa-entitatea edo administrazio-forma ematea soilik falta zen. Debagoienako Mankomunitatearen Ekonomia Garapenerako sailaren laguntza izan zuen hasieran, bailarako eskoletan 10 talde osatzeko helburu handia lortu ahal izateko. Oraindik izenik ez zuen programa bailara guztiko eskola eta udaletxeetan aurkeztu zen. Erguin Herri Eskola, Txantxiku Ikastola, San Martin Herri Eskola, Luis Ezeiza Herrri Eskola, Kurtzebarri eskolak eta  Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio, Eskoriatza eta Oñatiko udaletxeak izan ziren lehenak onartzen. Iufala!! programa Hain aberasgarria izan zen guztientzat, pasioa geldiezina bihurtu zela.

Informazio gehiago:

  • web
  • Facebook

Lankideak

ehaze-logo.jpg
doke.png

Laguntzaileak

EJ-LOGOA-HPS_edited.png
gipuzkoako foru aldundia.png
logo oñati.png
Antzuolako Udala.png
logo are.jpeg
logo_goizper_pie.jpg
bottom of page