top of page

KAROI
DEBAGOIENEKO ANTZERKI JAIALDIA

Behatxulo2024.jpeg

KAROI 2024

 

KAROI ANTZERKI JAIALDIA 2024
🗓️Azaroak 30

📍JAME - ARRASATE
BEHATXULO 2024
11:00 Ate irekiera
11:20 KAROI aurkezpena
11:30 Atalak antzezlana
Eider S Martiarena
Nerea Elorza
Amaia SantaMaria
11:45 Mahai-Ingurua
12:00 Hamaiketakoa
12:30 AMIMONA antzezlana
Irene balzategui
Ane Zelaia 
DAP Sormena lan lerroaren barruan sortutako programa da Behatxulo. Sormena bultzatu nahi dugu bai, baina horretaz gain, sormen prozesuak herria gerturatu nahi ditugu, ez daitezen oholtza gainean bakarrik gelditu. Prozesuok luzeak eta konplexuak dira, baina aldi berean elkarbanatzeko oso interesgarriak izan daitezke publiko zein sortzaileentzako, prozesua bera elikatu dezakeelako honek. 

     

 KAROI 2024 Antzerki Jaialdia Debagoienean                                                                                    

🗓️Azaroak 8 Oñatin Ikusle kluba 
18:00tan Oñatiko kultur etxean 
🗓️Azaroak 17 Gatzagan Alpistegia Haurrentzako Bertso-Antzerkia 
17:30 Gatzagako Liburutegian
🗓️Azaroak 20 Antzerki Testu Leihaketa 
11:00tatik aurrera Online
🗓️Azaroak 22 Antzuola Haurrentzako Antzerkia
11:00tan Torresoroa Aretoan, Mar-Mar Teatroaren Arrainak Bihotzean antzezlana
🗓️Azaroak 23 Oñatin Antzerki Irakasleentzat Tailerra
10:00-14:00Eltzian Borja Ruizen eskutik
🗓️Azaroak 24 Oñatin Kamera aurreko antzezpen tailerra
10:00-14:00 Itsado Pol-en eskutik
🗓️Azaroak 28 Bergaran Maitasun Gutunen Irakurketa Dramatizatua
19:00tatik aurrera Kartzela Zaharrean
🗓️Azaroak 30 Arrasaten Behatxulo
11:00tatik aurrera JAMEn
🗓️Azaroak 30 Oñatin DAP EGUNA
14:00tatik aurrera bazkaria eta Inpro gaua Egoitz Aizpururen eskutik
🗓️Abenduak 18 Aretxabaletan Mahai Ingurua
18:00tatik aurrera Zaraia Aretoan Programaketa VS Kultur proiektua: nola diseinatu berrikuntza sozialerako kultur proiektu bat?¨

Zer da KAROI?

 

DAP Plazara! lan lerroaren barruan KAROI jaialdia sortu du Debagoieneko Antzerki Plataformak 2022an. Lehenengo edizioa 2022ko urriaren 23tik azaroaren 26ra burutu zen, Antzuola egoitza nagusi izanik. 

Hilabeteko programaketaren bidez, antzerkia herritarrengana gerturatu nahi da, formatu ezberdinetan, publiko parte-hartzaile eta kritikoa sustatuz. 

 

Baina, Karoi, esango duzue, zergatik KAROI? 

 

Kare-harriz inguratuta gaude, kare-harriaren gainean sortu ditugu Debagoieneko herriak. Gure aurrekoek, kare-harri hau erabiltzen eta eraldatzen jakin zuten. Hotza eta gogorra den materiala emankor egiten jakin zuten. Gure mendietan sakabanatuta dauden karoiei esker, baratzerako ongarria, janaria kontserbatzeko modua edo etxeak babesteko bidea aurkitu zuten. 

 

DAPekook KAROI antzerki jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure etxea den Debagoiena eraikitzen jarraitzeko. 

 

Hala bada, karoi berri bat inauguratu dugu , KAROI jaialdia. 

bottom of page