top of page

ARMIARMA

Katiuska Antzerki Taldea

11/3/23, 11:00

Tolosa

SINOPSIA


Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarmasarearen barruan, eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak. Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbeste.


FITXA ARTISTIKOA


Zuzendaria: Idoia Gereñu

Antzezleak: Idoia Bengoetxea, Olatz Godoy, Xabi Gomez eta Ander Malbadi


KATIUSKA ANTZERKI TALDEARI BURUZ

2012.urtean asteroko tailer gisa sortu zen Tolosan KATIUSKA ANTZERKI TALDEA. Geroztik, hainbat lan sortu eta taularatu ditu, guztiak ere talde-lana ardatz eta modu amateurrean: Katiusken Erreinua, Museoa, Zartapa, Zorion Hutsa eta Armiarma.

Irudiak

bottom of page