top of page

bilaKatu

GOAZ Antzerki Taldea

11/3/23, 12:30

Deba

SINOPSIA

Katu batek zazpi bizi dituela esan ohi da.
Baina bizitza batean zenbat bizi izan
ditzake katu batek?
Mixi, Godzila, Lola... Izen asko,
katu bat eta honek elkartu dituen
pertsona adina istorio

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Erika Olaizola
Aktoreak: Josu Iriondo, Amaia Arotzena, Joseba Eskudero, Mattin Urbieta, Nekane Goikoetxea, Irati Baroja, Pil Litago
Argiztapena: Karlos Larramendi
Soinua: Goaz Antzerki Taldea
Diseinu grafikoa: Mayi Martiarena
Konpainia: Goaz Antzerki Taldea

GOAZ ANTZERRKI TALDEARI BURUZ

Debako GOAZ ANTZERKI TALDEA euskal antzerkiaren alde diharduen eta, bereziki, herrian, antzerkigintza sustatzeko helburua duen elkartea da. 1973an sortu zen Debako Gazte Elkarteko kideen eskutik eta ordutik berrogeita zazpi urte eman ditu antzerkigintza sustatzen.

Taldearen lan egiteko modua bi ildo nagusitan banatu da batez ere: kanpora begirakoa eta barnera begirakoa. Eta bi alderdiak ezinbestekoak dira eta izan dira taldearen barne egitura ulertzeko. Askotan kanpora begira egiten den horretan jartzen da fokua, eta GOAZek egin izan ditu kanpora begirako lan asko. Horien adibide dira, Euskal Herriko txoko ezberdinetara eraman diren milaka pieza (Kanika Zuri Beltzak, 110 Streeteko geltokia...) eta Debako herrian egin diren hainbat eta hainbat ekitaldietako aurkezpen eta partehartze. Inauterietan egin izan den muntaietan ere,

GOAZek ezinbesteko lana egin izan du eta presentzia aktiboa izan du Jai Batzordean eta Kultur Mahaia izeneko proiektuan. Kulunka Dantza Taldeko, Debako Musika Bandako, Gure Kai Euskal Dantzari Taldeko... ekitaldi askotan parte hartu du, bai aurkezpenak eginez bai eta argi/soinu behar teknikoetan lagunduaz.

Azken urteetan, baina, barnera begirako lana izan da taldearentzat gako garrantzitsuena. Honen arrazoia bi faktore nagusirengatik eman da: alde batetik, orain bost urte taldeak krisi bat bizi izan zuelako taldekideei dagokionez (taldekide gutxi zeuden GOAZ-en eta belaunaldi arteko ezberdintasun asko zegoen) eta bestetik, ez zegoelako zuzendari papera hartuko zukeen inor. Hala, eta Udalaren laguntzarekin, plan bat abian jarri zen. Horretarako, urteetan zehar antzerkiko ikastaro batzuk antolatu ziren, umeei eta helduei begira. Ikastaro hauekin antzerkigintzan zegoen hutsunea betetzea eta bertan parte hartuko luketen horiek
GOAZ antzerki taldera hurbiltzeko zubi-lana erraztea lortu nahi zen. Bai eta lortu ere.

Urte asko egon da taldea forma eta molde ezberdinetan egituratzen, eta 2021eko ekainean Badator antzezlana aurkeztu zuen. COVID-19ak ekarritako ondorioak tarteko, 2021 urtean formatu txikiaren apustua egin nahi izan zen, eta horretarako Badator pieza 6 aldiz errepikatu zuten taldekideek, 92 herritarrek hau ikusteko aukera izan zutelarik. Urte horretan bertan, baita ere, “Fokupean” festibala burutu zuen, emakumeek arte eszenikoetan duten papera balioan jarri nahi zuen festibala; euskaraz egiten diren emakumeen sorkuntza eszenikoak ikusteko espazioa sortuz. Azkenik, 2022ko maiatzaren 20an “Bilakatu” antzezlana estreinatu zen Itziarren, eta Deban eta Lasturren ere eskaini zen.

Irudiak

bottom of page