Alaine Agirreren hitzaldia
8/11/22, 17:30
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Kultur Etxeko Zinema Aretoa (Oñati)
Arta Kolektiboa
Hitzaldi hau Irazan Gunearen baitan eratutako Arta kolektiboak sortu du. Taldeak idazlearen "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama" liburuan oinarritutako antzerki obra oholtzara eramango du 2023an, baina beraien proiektua ez da bakarrik antzerki obra izango, prozesua herrira zabaltzeko eta emakumeen sormena bultzatzeko ekintza ezberdinak egingo dira, Oñatiko udalaren laguntzari esker, horien artean hitzaldi hau.
Hitzaldian liburuaz ez ezik, euskarazko emakume sortzaileen inguruan ere arituko dira.
Irazan Guneak antolatutako ekimena. Irazan gunea DAPen parte den elkartea dugu, eta antzerkia herrira ekartzeko lanean dihardu 2015etik.
IRAUPENA: 1,5h (gutxi gora behera)
ARTA KOLEKTIBOA
Gertukoak diren bizipenetatik eta historiek gugan mugitzen dutenetik sortzen dugu. 2022an sortu dugu Arta Kolektiboa, Oñatiko Irazan Gunetik sortu dena, "Sehaska-kanta gorriari" gure lehenengo proiektua aurrera eramateko asmoarekin, Alaine Agirreren "Bi aldiz erditu zinen nitaz ama" nobelan oinarritutakoa.
Gure piezak ikerketa dramaturgiko, eszeniko eta sozialetatik abiatzen dira. Sorkuntza eszenikoa filosofiarekin, arte bisualekin, literaturarekin, arlo sozialarekin eta abarrekin nahastuz. Ikerketaren bidez esan nahi duguna kontatzeko bideak bilatzen ditugu. Gure prozesuek besteengan eta gurengan duten eraginaren kontzientzia hartuta, gu bezala bizi eta esateko gauzak dituzten ahotsak entzutea beharrezkoa dela uste dugu. Horretarako, prozesuak zabaldu eta sorkutzan bizikidetza posible bat proposatzearen bidean gaude.