Zainak
Eider Sanz Martiarena
27/11/22, 9:00
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Olaran Eraikina (Antzuola)
PROIEKTUARI BURUZ
Akzio performatiko eta gorputz esperientziaren bidez gure indibidualitate eta gorpuztasuna berrikusi eta gure desioekin korapilatzeko gonbidapen bat da. Misioa, zoramena eta konklusioak ospakizun kolektibo bilakatzea duen sorkuntza prosezu honetan, leku berriak ezagutu eta espaziotik atera gabe joan etorriak egitea izango da. Gure paretak behin eta berriz identifikatu eta ikutuko ditugu, laztantze goxo bat bihurtu arte.
Protokolo berriei aukera eman eta gure intimitate aterpeak mantentzeko erresistentzia lan bat. Bakoitzaren sen basatietaik espekulatu dezagun, iragan berrien bila!
ZER EGINGO DA BEHATXULON?
Antzerki tailerra.
"Zainak" proiektuaren ikerketa elkarbanatzeko egun osoko tailerra proposatzen da.
EIDER SANZ MARTIARENA
Arrasate, Gipuzkoa, 1986. 2006an hasi nintzen antzerkigintzan, Gasteizko Arte Eszenikoen Eskolan (TAE). Sardina Bakalau konpainiako kide izan nintzen, eta Lore Gazteak taldekoa ere bai (euskal dantzak). Harrezkero, neure burua trebatzen jarraitu dut; ikertzen, lanean eta eboluzionatzen.
2014an Cuarta Pared eskolan diplomatu nintzen (Madril), eta han, tresna eta ezagutza ugariak neureganatu nituen dramaturgia, zuzendaritza eta gorputz adierazpenaren arloetan, Raquel Sánchezen
eskutik. Nire prestakuntza osatzeko, Gorputz Adierazpeneko Espezializazio Didaktikoa landu nuen, eta autogarapen artistikoko entrenamenduetan parte hartu dut. El Grupo Vértico-ren Movlab proiektuaren baitan hainbat koreograforekin lan egiteko izan dut. Bestalde, etengabe ari naiz sormen prozesuetan parte hartzen, nire kide Maria Escobar-ekin batera, “Cuerpos en danza” proiektuan. Beste hainbat lan ere egin ditut: Julian Fuentes Retarekin, "Pentesilea" (H.Von Kleist) eta Javier Yagueren "Las Manos". Antzezle gisa,
antzerki proiektuetan parte hartzen dut, Cuartados Teatro eta Vaiven Teatro-rekin eta horrez gain, performancearen alorrean ere hainbat proposamen lantzen ditut, sortzaile independente modura; horrelakoetan, gorputza hartzen dut proiektu horietako ikerketen aztergai gisa.
Mugimendua pentsamendua dela uste dut, emozio, akzio eta espresioa. Arte guztietan dago presente, baita barne zein kanpoko mundua osatzen duen guztiaren baitan ere. Horregatik, mugimendua artea dela uste dut.