top of page

150

Kokoxa Antzerki Taldea

150
25/3/23, 10:00
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Espaloia Kafe Antzokia

PROIEKTUAREN SINOPSIA


Antzezlana ezkontza bateko jatetxeko komunean kokatzen da. Bertan bazkaria hasten denetik ospakizuna amaitu arteko bizipen eta pasarte desberdinak ikus daitezke: bikote arteko gatazkak, lagunen arteko konplizitate momentuak eta deskontrol egoerak besteak beste. Nork daki non dauden mugak eta zer gerta daiteken familia, lagunak, eta etsaiak elkartzen dituen festa batean?



ZER EGINGO DA BEHATXULON?


Antzerki tailerra.

Saio ireki baterako gonbidapena da gure proposamena. Hasteko, gorputza berotuko dugu, gure tresnarik handiena baita. Ondoren, jolasen eta ariketen bidez, kontzentrazioa eta irudimena landuko ditugu. Amaitzeko, edozein komunetan gertatu daitezkeen egoerak proposatuz inprobisazioetara pasako gara; pixa soil batetik, trama korapilatsu batera helduz.


Ez da esperientziarik behar.

KOKOXA ANTZERKI TALDEA

2020 urte inguruan sortu zen Jardun euskara elkarteak antolatutako antzerki eskolatik eta bere babespean egin ditu hainbat antzezlan, bai aretoetan zein kalean. Partaide kopurua aldatzen joan den arren, gaur egun zuzendaria (Ana Abajo) eta beste zazpi antzezlez osatzen da.

Egindako antzezpenak: "Animaliak kalean" Bergarako kaleetan (2017), "Abeslari burusoila” Zabalotegi aretoan (2018), "GU” Bergarako Seminarixoan (2019-2020), ”Meza beltza” Bergarako Kartzela aharrean (2019), ”Ilargiren denda” Bergarako kalean (2023), Martxoaren 8rako emanaldi desberdinak (2018, 2019)

bottom of page