top of page

ATALAK

Eider Sanz Martiarena

ATALAK
29/3/23, 16:30
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Olaran Eraikina (Antzuola)

PROIEKTUAREN SINOPSIA


Hiru gorputz, bi pertsona, emakume bat, oinazetsua, fokuz kanpo dagoena, kontsumista, narzisista, eszeptikoa... Hustua.

Espazio oniriko batean bere buruaren isladari aurre egiten dio. Baina, non dago? Nor da? Aldentze eta gabeziaren gainditzea. Norbere identitatearen eraikitze eta esentziaren etengabeko topaketari buruz hitz egiteaz gain, ZATI bat, bi FRAGMENTU, hiru SEKZIO eta lau KAPITULU dituen pieza intimo eta humanista hau, besteen isladak gutariko bakoitzean daukan eraginari buruzko hausnarketa bat da.


Espazio eta denbora baten fruitu gara. Behin eta berriz harri koxkor berdinarekin estropozu egiten dugun animaliak baikara, non etengabe errepikatzen den istorio luze baten zama daramagun. Identitatea gure esperientzia zeharkatzen duen arrastoa da, eta gure barneko arrailduretan aztarna sakonak blaitzen dituzten transferentzia eta ondareak ulertzeko eta, gainera, elkar ulertzeko etengabeko bilaketa da ATALAK.



ZER EGINGO DA BEHATXULON?


Amaitu gabeko antzerki obren erakustaldia.

Gorputza, mugimendua, akzioa eta “mapping” teknikaren bitartez erreflexiorako espazio bat proposatuko digu Atalak.

EIDER SANZ MARTIARENA

Arrasate, Gipuzkoa, 1986. 2006an hasi nintzen antzerkigintzan, Gasteizko Arte Eszenikoen Eskolan (TAE). Sardina Bakalau konpainiako kide izan nintzen, eta Lore Gazteak taldekoa ere bai (euskal dantzak). Harrezkero, neure burua trebatzen jarraitu dut; ikertzen, lanean eta eboluzionatzen.

2014an Cuarta Pared eskolan diplomatu nintzen (Madril), eta han, tresna eta ezagutza ugariak neureganatu nituen dramaturgia, zuzendaritza eta gorputz adierazpenaren arloetan, Raquel Sánchezen
eskutik. Nire prestakuntza osatzeko, Gorputz Adierazpeneko Espezializazio Didaktikoa landu nuen, eta autogarapen artistikoko entrenamenduetan parte hartu dut. El Grupo Vértico-ren Movlab proiektuaren baitan hainbat koreograforekin lan egiteko izan dut. Bestalde, etengabe ari naiz sormen prozesuetan parte hartzen, nire kide Maria Escobar-ekin batera, “Cuerpos en danza” proiektuan. Beste hainbat lan ere egin ditut: Julian Fuentes Retarekin, "Pentesilea" (H.Von Kleist) eta Javier Yagueren "Las Manos". Antzezle gisa,
antzerki proiektuetan parte hartzen dut, Cuartados Teatro eta Vaiven Teatro-rekin eta horrez gain, performancearen alorrean ere hainbat proposamen lantzen ditut, sortzaile independente modura; horrelakoetan, gorputza hartzen dut proiektu horietako ikerketen aztergai gisa.

Mugimendua pentsamendua dela uste dut, emozio, akzio eta espresioa. Arte guztietan dago presente, baita barne zein kanpoko mundua osatzen duen guztiaren baitan ere. Horregatik, mugimendua artea dela uste dut.

bottom of page