top of page

BAHIA TOURS

Tranpola Antzerki Taldea

BAHIA TOURS
2/3/23, 17:00
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta)

PROIEKTUAREN SINOPSI LABURRA


Publikoa sartu da. Haien artean hitz egiten dute esertzen diren bitartean. Oholtzan iluntasuna. Publikoa prest dago, aktoreen zain. ""Mugikorrak itzali mesdedez"" dio audio batek. Fijo, baten batek ahaztuko duela. Publikoa antzezlana hasteko irrikitan. Isiltasuna eta...zaratak entzuten hasten dira, zerbait gertatzen ari da.

Aretoko argiak piztu dira...nor dago eszenatokian...baina zer demontre?

Publikoa altxorrik preziatuena da.



ZER EGINGO DA BEHATXULON?


Antzerki tailerra.

Publikoa gurera gonbidatu nahi dugu. Gure lan egiteko modua ezagutu eta goza dezaten. Gure sorkuntza prozesuko saio batean parte hartzea. Beste parte-hartzaile batzuekin joko eta inprobisazio eszenikoak eskaintzen dizkigun erremintak konpartituko ditugu.

TRANPOLA ANTZERKI TALDEA
Josune Velez de Mendizabal eta Aitor Vinagret.

Tranpolaren helburuen artean Euskal Herriko eta Arabako sortzaileen arteko kolaborazioa sustatzea dago. Gauzak horrela, Mamiak Kolektiboarekin batera “Ogiak Hizketan baleki” lana aurkeztu zuen 2021ean Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako Toparaba lehiaketan, eta 2022an deialdi beraren bigarren edizioan “Antzezmetraia” egitasmoarekin lanean dihardu. Azken proiektu honetan elkar ezagutu dutelarik Aitorrek eta Josunek. Beraz sustapenaren eta sorkuntzaren mesedeetan elkarrekin egitasmo berri bat abiaraztea erabaki dute arabar bi hauek. Sareak josiz eta irudimenari eraginez.

bottom of page