top of page

PELUKERIXAKOAK

Les Bobé Bobè

PELUKERIXAKOAK
28/3/23, 17:30
Noiz eta non da prozesu irekiera?
Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta)

PROIEKTUAREN SINOPSIA


New Yorkeko distiraz eta Berlineko abangoardiaz auzoa berpiztera etorri gara. Pelukerixakoak gara gu. Kuka eta Tati. Ibilbide artistiko luzeko emakume garaikideak. Oraigoan artaziak eta tinteekin esperimentatuko dugu, izan ere garai berrie egokitu beharra dago eta pelukerixa zuentzat irekitzera gatoz. Zatoz gure inauguraziora! Zizka-mizkak, musika eta sorpresak. Eta artea, hauskorra eta liluragarria, arte bizi-bizia, guztion gozamenerako, Zer izango da gaur, tximak moztu edo kolorea eman?



ZER EGINGO DA BEHATXULON?


Antzerki tailerra.

Tximuak moztu edo kolorea eman? Zer nahiago gaur? Gure pelukerixa inauguratu berri dugu zuen auzora. Zizka-mizkak eta musika egongo da. Gonbidatuta zaude. Auzoa ezagutzeko gogotsu gaude.


Ez da esperientziari behar.

LES BOBÉ BOBÈ

Hiru dira hiru Les Bobé-Bobe antzerki taldearen kideak: Jasón Guerra, Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal. Gasteizko arte eszenikoetan murgilduta dauden hiru lagun hauek 2019ean elkarrekin egin zuten euren lehendabiziko antzezlana. Eta Kittorik ez! izenekoa. Ane Gebarak Gazte Sortzaileak beka irabazi izanaren ondorioa izan zen hura.

Esperientzia eta publikoaren erantzuna bikaina izanik etorkizuna ikusi zioten Bobe generoari eta hartara, konpainia gisa eratu ziren. Orain euren bigarren lanarekin datoz (H)ondoko gela, 2022eko ekainean Gasteizko Antzoki Sarean estreinatutakoa. Honi kiratsa dario!

bottom of page