KAROI 2023
PROGRAMAKETA
Urria
IKUSLE
KLUBA
URRIAK 20 · 19:00
Irizar Jauregia (Bergara)
"Isladak"
- Goienagusi -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
​
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
​
Topaketaren ostean, 20:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Seminarixora (udal programaketaren barruan). Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko. Ikusi obraren inguruko informazioa hemen.
​
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
IKASTAROA
URRIAK 21, 28 eta AZAROAK 11
10:00 - 13:00
Gaztelekua (Oñati)
Argi eta soinu teknikaritzaren hastapena
- Ikastaroa Oñatiko Jabetze eskolaren barruan -
Argi eta soinu teknikaritza gizonei lotuta agertu den lanbidea da, baina poliki poliki sektore honetan ere geroz eta gehiago dira emakumeak. Hala ere, gutxi dira lanbide hau aukeratzen dutenak, eta are gutxiago, arlo profesionaletik kanpo lanbide honen inguruko ezagutzarik dutenak.
Ikastaro honen bidez, argi eta soinu teknikaritzaren oinarrizko ezagutzak landuko ditugu, sektorearen maskulinizazioaren gaineko hausnarketa bideratuko dugu, eta emakumeon sormen proiektuetan eta herri ekimenetan emakumeon autonomia indartzearen gaineko gogoetarako espazioa eskainiko da.
​
IZEN EMATEA: www.onati.eus / berdintasuna@onati.eus
TAILERRA
+ ERAKUSTALDIA
URRIAK 22 · 13:00
Kultur Etxea (Leintz Gatzaga)
Gorpuztu Gatza!
- Tailerra eta erakustaldia -
Gatz egunaren egitarauaren barruan, gatza sentitu, usaindu, entzun eta dastatzeko bidai sentsorial baten murgilduko gara tailer honetan. Joku formatuan emango diren ariketa ezberdinen bitartez bizirik dagoen istalazio performatiko bat eraikitzeko desioa dauka proposamen honek. Hala bada, gatza euskarri eta abiapuntua izango da bidaia poetiko honetan. Honek iradokitzen dizkigun sentsaioak gorputza eta ekintza praktikan jartzeko abiarazle izango dira.
​
Ordu beteko saioa izango da eta ostean erakustaldia egingo da herriko plazan.
​
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
ANTZEZLANA
URRIAK 27 · 11:00
Torresoroa (Antzuola)
"Batetik bestera"
- Benetan Be -
"Batetik Bestera" hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Umoretik helduko diogu gaiari eta txotxongiloen laguntzaz, zuzeneko musikaren uhinek hegalean altxatuko dituzte ikusleak antzokiko eserlekuetatik.
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira, indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari, bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Ixo, ixo, ixo! Begira!!!
​
Antzezlana Antzuolako herri eskolako haurrei zuzendua dago.
IKUSLE
KLUBA
URRIAK 29 · 16:00
Gaztelekuko kuboa (Oñati)
"Anbotoko Mari"
- Logela -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
​
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
​
Topaketaren ostean, 17:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Santa Ana antzokira (udal programaketaren barruan). Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko. Ikusi obraren inguruko informazioa hemen.
​
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
IKASTAROA
URRIAK 29 eta AZAROAK 5
Eltzia (Oñati)
Kamera aurreko antzezpenean hastapena
- Tailerra -
Tailer honetan Itsaso Pol zinegile eta kastinistak aktoreei kamera aurrean antzezteko oinarrizkoak diren kontzeptuak eta gakoak erakutsiko dizkie.
Tailerra hastapen bat da, beraz, lehenik kamera baten aurrean jartzen garenean kontutan zer gauza eduki behar diren aztertuko dugu. Hala bada, zinema antzezpenak duen dinamika ulertzen dugunean, emozioak transmititzeko eta ikasi egin behar dugun testua naturaltasunez esateko behar ditugun tresnak aztertu eta landuko ditugu.
​
ORDUTEGIA: 10:30-14:30 + 16:00 - 19:00
PREZIOA: 20€
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
Azaroa
IKASTAROA
AZAROAK 12 · 10-13h
Espaloia Antzokia (Elgeta)
Ikusle kluben gidaritza
- Formakuntza -
Ikusle Kluba euskal antzerkiaren bueltan publikoarekin topaguneak sortu eta antzerkiaren tripetara beste bide batzuetatik hurbiltzeko helburuarekin jaiotako proiektua da.
Bi urte daramatza martxan, eta kurso berrirekin batera, erronka berriak sortu dira: saioetan erabilitako ariketa eta metodologiekin gida bat sortu eta publikatzea, Ikusle Klubak sortzea testuinguru berrietan edota dagoeneko martxan direnetan erreleboa eta ezagutza transmisioa eman ahal izatea... Eta horretarako, KIDE BERRIEN BILA GABILTZA!!!
​
Hau lehen zita izango da, formazio saio irekia ikusle klubeko kide izateko interesa dutenentzako.
​
IZEN-EMATEA: ikuslekluba@ehaze.eus
MAHAI
INGURUA
AZAROAK 14 · 19:00
Zinema aretoa (Oñati)
Mahai-ingurua: "Publiko berrien sorrera"
- Matxalen De Pedro, Xabier Paya, Amaia Gabilondo -
DAPen ardura handienetako bat da gure bailaran antzerki zaletasuna bultzatu eta publikoen sorreran lan egitea. Gure bailarako antzokiak hutsik egon ohi dira askotan (obra jakin batzuetan izan ezik), baina hori zergatik gertatzen da? Zer egin daiteke herritarrak antzerkira hurbiltzeko? Zein ondorio ditu gizartean antzerkiak tokirik ez izateak?
​
Honen guztiaren eta gehiagoren inguruan arituko dira Matxalen, Xabier eta Amaia mahai-inguru honetan. DAPek eta orokorrean bailarako kultur ekimenek bertan duten erronkari nola aurre egin jakin nahi genuke, eta hau horri hasiera emateko bidea izango da.
IKUSLE
KLUBA
AZAROAK 17 · 19:00
Kultur Etxea (Aretxabaleta)
"Kanpora sartzen"
- Txalo Produkzioak -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
​
Topaketaren ostean, 20:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Zaraia Aretora (udal programaketaren barruan). Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko. Ikusi obraren inguruko infoa hemen.
​
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
TOPAKETA
AZAROAK 18
Eltzia (Oñati)
ANTZERKI TALDE AMATEURREN TOPAKETA
- EHAZErekin elkarlanean antolatuta -
Antzerkia bultzatzeko orduan, normalean, bada laguntzera edo bistaratzera heltzen ez garen kolektibo oso bat: Antzerki Talde amateurrak. Euskal Herrian eta Gipuzkoan bereziki, talde amateurren sekulako mugimendua dago, kalitatea eta aniztasuna.
Antzerkia bazterreko artea bada, bazterraren bazterrean dago amateurismoa eta oraindik bazterrerago euskaraz egiten bada. Eta bazterrean egote honek zer dakarkio antzerki talde amateur bati? Bada, euren lanak erakusteko aukera oso murriztua, eta bat baino gehiago egiten bada ondoko herrietan asko jota, beraz, zirkuitu falta dago; taldeen arteko elkar ezagutza murritza, baliabide ekonomiko urria eta abar luze bat.
​
Behar horiei erantzuteko, egun osoko ekimena antolatuko dugu.
Abendua
IKUSLE
KLUBA
ABENDUAK 1 · 18:00
Kultur Etxea (Oñati)
"Bake Lehorra"
- Tartean teatroa -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
​
Topaketaren ostean, 19:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Santa Ana Antzokira (udal programaketaren barruan). Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko. Ikusi obraren inguruko infoa hemen.
​
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
ANTZERKIA
ABENDUAK 3· 18:00
Torresoroa (Antzuola)
"Belarriprest"
- Amaia Bono -
Euskararen eguna ospatzeko, Antzuolan sormen egonaldia burutu zuen obretako bat ekarriko dugu herrira.
"Belarri Prest. Nire lehenengo sortzelan Euskaraz", ikaskuntza prozesua da: Identitatea, Itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografía... Hori guztia euskaldun berrien kontakizunetik, eta hizkuntzaren analisiatik.
​
Ikusi trailerra hemen.
Iraupena: 55 minutu.
Sarrera librea.
-
ANTZERKIA
ATZERATUTA
Espaloia Antozkia (Elgeta)
"Potx eta Lotx Aireportua"
- Algaraz Elkartea -
Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da beraien abentura berria. Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?
​
Iraupena: 1h 10'
ANTZERKIA
ATZERATUTA
Zaraia Aretoa (Aretxabaleta)
"Sehaska-kanta gorriari"
- Arta kolektiboa -
Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... Badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Eta beste bat sostengatzekoa? Nola jakiten da ama izan nahi duzun edo ez? Nire gaitz guztiak transmititzen badizkiot haurrari, edo haurrak atentzio asko behar badu, bakarrik sentitzen bada, galdu egiten bada, hil egiten bada... Eta berriz erotzen banaiz? Erotzen naizenean min emanten badiot? Eta nire alabari egin diezaiokedan okerrena bere ama izatea bada?
Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia baten murgiltzen gara antzezlan honetan. Obra multidiziplinar baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada eszenatokira ekartzen ditugu, mutazio kontrolaezina akziora eramanez, geure burua erdituko dugulakoan, edo agian ez.
​
Iraupena: 55min